Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

viernes, 21 de septiembre de 2018

Aurkezpena: Sorkunde

Ni Sorkunde Etxebarria naiz. Irakaslea naiz, eta hainbat postutan lan egiteko aukera izan dut. Haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan, bigarren hezkuntzan, HIPI, PT, zuzendari… 
Beraz, denetatik egin dut eta zorte dun sentitzen naiz. Ordenagailuen mundua asko gustuko dut eta Prest Garako ikastaro hau ikustean, niretzat blogen mundua gehiago sakontzeko aukera zela pentsatu nuen eta orain hemen naukazue! bizitzan zertxobait gehiago ikasi nahian!

Aurkezpena: Lander

Nire izena Lander Hernando da, eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz. Aurten nire lehenengo aldia izango da Hipi moduan, aurreko ikasturteetan tutore moduan edo laguntza moduan aritu bait naiz. Teknologien munduan nahiko berria naiz eta ez ditut ondo menperatzen. Hala ere, oso interesgarriak eta baliagariak iruditzen zaizkit teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabide eta tresnak. Hori dela eta, ikastaro honetan parte hartzea bururratu zait.

jueves, 13 de septiembre de 2018

Lehen sarrera: 905 AURKEZPENA

"905-Blogekin lehengo pausoak Hizkuntzen geletan" ikastaroan zehar, guztion artean blogaren munduan lehen pausoak emateko.

Lehenbizi, nire burua aurkeztuko dut.
Nire izena Nerea Zubizarreta da, informatikan ingenieria naiz eta "Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza" profesionaltasun-ziurtagiria daukat.
Azken 10 urteetan Prest_Gara ikastaroak antolatzen, kudeatzen, tutorizatzen eta dinamitzaten nabil eta 50 ikastaro baino gehiagotan parte hartu izan dut. Beraz, irakasleen prestakuntzan experientzia badut.

Bestalde, ikastaroaren helburuak eta blogaren helburuak errepikatu nahi nituzke:

IKASTAROAREN HELBURUAK
  • Hizkuntza saioetan blogek eskaintzen dituzten aukera didaktikoak ezagutzea
  • Bloga sortzen eta kudeatzen ikastea..
  • Gelarako oinarrizko jarduerak garatzea irudi eta bideoak erabiliz.
  • Ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.
BLOGAREN HELBURUAK
  • Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

Ongietorri!!