Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

martes, 23 de octubre de 2018

2.- JARDUERA HIZTEGIA ETA SINTAXIA LANTZEN (Euskara)

Jokalariek modu egokian ordenatu behar dituzte esaera zaharrak osatzeko eta jokoak nota jakin bat jartzen du errakuntzen eta erabilitako denboraren arabera.

http://www.azkuefundazioa.eus/euskara-sarean-josten/mugikor-eta-tabletetarako-aplikazioak/esaera-zaharrak




1-JARDUERA EUSKAL KULTURA ETA LITERATURA LANTZEN (Euskara)

Artzeren poesiekin egindako kantuak agertzen zaizkigu honako lotura honetan. Ikasleekin lantzeko euskal olerkigintza eta musika.

https://www.badok.eus/zerrenda/joxan-artze-1939-2018/


MOTIBATZEKO BALIABIDE DIGITALAK GIZA EMOZIOAK LANTZEN (Euskara)


BIDEOAK:
 
(LHrako, DBHrako)

-https://www.youtube.com/watch?v=0OYFJfxPKT8      (Haur Hezkuntzarako)

-https://www.youtube.com/watch?v=Awb7o7k4pJM      (DBHrako)



BALIABIDE DIGITALAK:

-https://www.jolasak.eu  (jolasak, bideoak...)


MUGIKORRAN DESKARGATZEKO BALIABIDEAK:

-https://www.iparra.eus/txan-fantasma
– Puzzleak
– Txanmagotxi
– Txan zapatilan aurkitu
– Panpinak lurrera (edo panpinak botatzeko jokoa)
– Karmentxu aurkitu
– Gordeketan jokoa (1 edo 2 jokalariekin!)
– Autotxokeak
– Ispiluen gela
– Sortu zure istorioa
– Labirinto jokoa
– Karmentxuren bidaia

Jolasteko, sortzeko, bidaiatzeko...  (Haur Hezkuntza eta LH)
-https://www.galtzagorri.eus/euskara/galtzaberri/maria-goikoak-batbirulau-app-berria-gure-web-gunean
Memoria-jokoak, hitz jokoak... (Haur Hezkuntza eta

-http://www.azkuefundazioa.eus/euskara-sarean-josten/mugikor-eta-tabletetarako-aplikazioak/esaera-zaharrak
Esaera zaharren jolasa.


miércoles, 17 de octubre de 2018

Jarduera 2 hiztegia lantzen



2. JARDUERA

Euskararekin jolasteko proposamena luzatuko zaie ikasleei, horretarako honako helbidea erabiliko dugu:


Helbide honetan adin tarte guztietarako jolasak aurkitu daitezke baina gure kasuan LHko ikasleak direnez, “eguneroko bizimodua”, “euskalkiak kokatuz” eta “hitz konposatuak” erabiliko ditugu. Ikasleak ongi pasaz hiztegia zein euskalki ezberdinetako hitzak ikasteko aukera izango dute besteak beste.

1. Jarduera (antzerkia)


1. JARDUERA.

Gure ikasle guztiek jakingo dute zer den antzerkia, baina bere ezaugarriak lantzeko zer hobe antzerki bat ikustea baino?


Hausnarketarako galderak:
·        
  • Gustatu zaizue? Zergatik?
  • Ez-ahozko komunikazioa antzerkian garrantzitsua da?
  • Zer ulertzen dugu ez ahozko komunikazio moduan?      
  • Zeintzuk dira pertsonaien ezaugarriak?




Antzerkian zehar pertsonaiek hainbat emozio biziko dituzte, eta horiek antzezteko emozio bakoitzak gure gorputzean duen adierazpena lantzen saiatuko gara hainbat egoera eman eta antzezten.
Ez dago modu bakarra emozioak adierazteko beraz, gelan emozio horien adierazpen anitza ikusteko aukera izango dute ikasleek.


Ikasleak motibatzen


IKASLEAK MOTIBATZEKO BALIABIDE DIGITALA

Ikasleekin antzerkia lantzea izango dut helburu. Kontuan izanik, talde lana ezinbestekoa izango dela horren inguruan motibatzeko laburmetrai bat ikusiko dugu eta honen inguruan hausnartu.

Beste bideoan antzerkian zein gure egunerokoan hain garrantzitsuak diren baloreak  (motibazioa, kontzentrazioa eta jarrera) ikusteko eta  hauen inguruan hausnartzeko aukera izango dugu.




Aurkezpena


Kaixo Maitane naiz. Aurten PT moduan egongo naiz 5. mailako ikasleekin. Egia aitortu behar badut teknologiekin beti izan naiz makal xamarra. Gizartea aurrera doanez eta teknologia zer esanik ez, komenigarria iruditzen zait ni ere eguneratuta egotea eta teknologiak eskaintzen dizkigun aurrerapenez jakitun izatea. Beraz, horretan saiatuko naiz ikastaro honetan.