Nire izena Oihane da. Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz, hain zuzen ere, ingeleseko irakaslea. Hala ere, orain arte hainbat ikasgai irakatsi ditut, hala nola, frantsesa, balio etikoak, eta baita plastika ere. Batez ere bigarren hezkuntzan aritu naiz, baina Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan ere lan egin dut.
Ez naiz oso trebea teknologia berriekin, hori dela eta apuntatu nintzen ikastaro honetara. Izan ere, uste dut baliabide digitalek klasea dinamikoa egiten laguntzen dutela, ikasleak ahalduntzen ditugula eta askotan lana erraztu dezaketela berauek erabiltzen badakigu. Esan bezala, ez naiz tresna hauekin oso jaioa, baina pixkanaka gutxi batzuk txertatzen hasi naiz nire klaseetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario