Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

lunes, 8 de octubre de 2018

Motibazio baliabide digitalak: Leire

MOTIBATZEKO BALIABIDE DIGITALAK (English)

 https://www.voki.com/site/create (Ahoskera lantzeko)
 VOKI
 https://switchzoo.com/ (Asmatutaako animalien deskribapenak egiteko)  switchzoo bilaketarekin bat datozen irudiak
  https://www.bbcgoodfood.com/recipes/collection/kids-cooking (Errezetak )bbcgoodfood bilaketarekin bat datozen irudiak
 https://www.theoworlds.com/christmas/ (Eguberritako postala sortzeko)https://www.theoworlds.com/christmas bilaketarekin bat datozen irudiak
http://puzzlemaker.discoveryeducation.com/WordSearchSetupForm.asp (denborapasa sortzeko-hizki zopa)





 https://www.toolsforeducators.com/crossword/crosswordmaker.php?p=&to=1 (denborapasa sortzeko- kruzigrama)
https://www.toolsforeducators.com/crossword/crosswordmaker.php?p=&to=1 bilaketarekin bat datozen irudiak

AURKEZPENA: Leire

Kaixo denoi! Nire izena Leire da eta Ingeleseko irakaslea naiz. Oraingo ikastetxean tutore eta jangelako arduradun ere banaiz. Atzerriko hizkuntzako espezialista izanik HH eta LHn eman izan ditut klaseak Oraingo ikastetxea txikia izanik, maila guztietan ematen dut. Teknologiei dagokienez, geroz eta gehiago erabiltzen dira geletan motibazioa, dinamika etabar direla eta. Batzuetan teknologia azkarregi doala ere sentitzen dut eta ni behintzat hortxe noala, hala moduan, atzetik segika! Nire saioetan arbel digitala erabiltzen dut baita zenbait aplikazio ere. Horretaz gain, oraingo ikastetxean bazegoen dagoeneko ingeleseko blog bat, baina nik blogen inguruan ezer gutxi nekien. Zertxobait saltseatuz eta lankide baten laguntzari esker, duela 2 ikasturte, blogaren antolakuntza zertxobait hobetu genuen baina berriz ere nere menpe geratu zen. Ondorioz, horri bultzada bat emateko asmoz, ikastaro hontan parte hartzea erabaki nuen.

domingo, 7 de octubre de 2018

2.Jarduera: ¡Creando un cuento!


Kasu honetan, hurrengo link-ean agertzen diren jokoak umeek ipuinak asmatzeko balio dute.


Lehenik eta behin, ipuina zeri buruzkoa izango den aukeratu behar dute: cuento de fantasmas, cuentos de aventuras…

Ondoren, bertan klikatu eta ariketa ezberdinak egin beharko dituzte, ipuinaren nondik norakoak aukeratzen joateko.

Behin, aukeratuta daukatenean Driven idazten hasiko dira. Amaitu eta zuzenduta dagoenean, PowerPoint batean idatziko dute irudiak edo marrazkiak gehituz, proiektuari amaiera emateko ikasgelaren aurrean asmatutako ipuina kontatuko dute.

1. Jarduera: Euskararen eguna!


Euskararen historiaren eta ikasleen jarrera lantzeko, euskararen eguna horrelako ekintzaren bat egin daiteke:


Ondoren, abestia entzun eta gero classroom-ean ikasle bakoitzak galdera hauek erantzun beharko ditu:

Abestiak hasieran hau esaten du:

Euskera bihotzean det
eta erdara ezpainetan
esaera zaharrak zoritxarrez
betetzen dira benetan

Zergatik ez dugu egiten
arbaso zaharren erara
euskaraz biziz, euskaraz haziz
gure herrian euskaraz?

·         Zer deritzozu? Eman zure iritzia.
·         Zeu ere ezpainetan erdara daukazu? Ala euskara?
·         “Euskaraz bizi, euskaraz haziz” esaldiak, zer sentiarazten dizu?



Hizkuntza bat ez da galduko
jendeak ez badu ikasi nahi
dakigunok dugu errua
ez bagara erabiltzeko gai

  • Esaldi hauekin bat zatoz? Zergatik?


Hizkuntza erdaldun askoren
eraso latzak pasata
"ley del vascuence" kaltegarri bat
besterik ez gendun falta

Ezin jakin noiz sortu zen
beti izan bait da hemen
Euskal Herriko hizkuntza da ta
ez dugu utziko galtzen

  • Bazenekien euskara historian zehar desagertzeko arriskua izan duela?
  • “Euskal Herriko hizkuntza da ta ez dugu utziko galtzen” esaldi honekin bat zatoz? Euskara ez galtzeko ahaleginak egingo dituzu? Zergatik?


Abestia amaitu da, modu orokor batean zer sentiarazi dizu? Marrazki bat egin.



Honekin, amaituta, hurrengo eginkizuna Ipar Euskal Herriko herrialdetan aurrera eramaten duten jaialdiko bideoa ikustea eta bertan agertzen diren galderak erantzutea izango da.


Zer pentsatzen duzu ikusi duzuna kontuan izanda?