Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

domingo, 7 de octubre de 2018

1. Jarduera: Euskararen eguna!


Euskararen historiaren eta ikasleen jarrera lantzeko, euskararen eguna horrelako ekintzaren bat egin daiteke:


Ondoren, abestia entzun eta gero classroom-ean ikasle bakoitzak galdera hauek erantzun beharko ditu:

Abestiak hasieran hau esaten du:

Euskera bihotzean det
eta erdara ezpainetan
esaera zaharrak zoritxarrez
betetzen dira benetan

Zergatik ez dugu egiten
arbaso zaharren erara
euskaraz biziz, euskaraz haziz
gure herrian euskaraz?

·         Zer deritzozu? Eman zure iritzia.
·         Zeu ere ezpainetan erdara daukazu? Ala euskara?
·         “Euskaraz bizi, euskaraz haziz” esaldiak, zer sentiarazten dizu?



Hizkuntza bat ez da galduko
jendeak ez badu ikasi nahi
dakigunok dugu errua
ez bagara erabiltzeko gai

  • Esaldi hauekin bat zatoz? Zergatik?


Hizkuntza erdaldun askoren
eraso latzak pasata
"ley del vascuence" kaltegarri bat
besterik ez gendun falta

Ezin jakin noiz sortu zen
beti izan bait da hemen
Euskal Herriko hizkuntza da ta
ez dugu utziko galtzen

  • Bazenekien euskara historian zehar desagertzeko arriskua izan duela?
  • “Euskal Herriko hizkuntza da ta ez dugu utziko galtzen” esaldi honekin bat zatoz? Euskara ez galtzeko ahaleginak egingo dituzu? Zergatik?


Abestia amaitu da, modu orokor batean zer sentiarazi dizu? Marrazki bat egin.



Honekin, amaituta, hurrengo eginkizuna Ipar Euskal Herriko herrialdetan aurrera eramaten duten jaialdiko bideoa ikustea eta bertan agertzen diren galderak erantzutea izango da.


Zer pentsatzen duzu ikusi duzuna kontuan izanda?

No hay comentarios:

Publicar un comentario