Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

martes, 2 de octubre de 2018

Jarduerak

EUSKARAREN INGURUKO LANAREN GIDOIA ETA AZALPENAK

Lantzen ari garen Euskarako unitatean hainbat gai landu ditugu. Horietako bat gramatika izan da. 
Lantzen ari garen unitate honen azken ekoizpen gisa ikerketa lan bat proposatu nahi dizuet.
Ikerketa horretan euskararen buruzko lantxo bat osatu beharko duzue: euskarazko testu bati buruzko informazioa bildu, antolatu eta komunikatu.
Lana egiteko, internetek eskaintzen dizkigun informazio iturri desberdinak erabiliko  ditugu. Antolatzeko word artxibo bat sortuko duzue eta, nik emandako gidoia osatu. Azkenik, egin duzuen lana grabatuko zaizue eta eskolako blogera igoko dugu, zuek egindako lana guztiek ikus dezaten


Has gaitezen bada:

LEHENENGOKO JARDUERA:

1.Lehengo sortutako taldeetan jarri eta taldearen Gmailera joan, han nik bidalitako mezua zabaldu eta Drive eskegitako lan hau zabaldu beharko duzue. Bertan lan hau zabaldu eta guztia antolatu.

2.Esteka bat izango duzue, eta helbide horretan kuxkuxeatu eta komikien atala bilatu behar izango duzue.



3. Aurkitzen duzuenean, komikiak aztertu: Komikia aukeratu, irudiak ikusi eta aztertu egin beharko duzue, horretarako ondo sekuentziatu komikia. 


BIGARREN JARDUERA:

Talde lana denez, talde bakoitzak word orri batean argudiatu beharko duzue, zergatik aukeratu duzuen komiki hori eta ez bestea. Argudiatu ostean, taldeko ardurak banatuko dituzue eta zuen lanean jarriko beharko duzue, bakoitzak zer egin duen. 



HIRUGARREN JARDUERA:

Galdera hauek kopiatu eta erantzun:

KOMIKIA AZTERTZEN:
-Zer gertatzen da komikian?
-Nortzuk dira pertsonaiak?
-Narratzailerik ba al dago?
-Ba al du ezaugarri bereziren bat?
-Non gertatzen da?
-Zerez osatutako dago?

Galderak erantzundakoan, Word orrialdea zuen taldeko izenarekin gorde eta nik zuzentzeko Drivera igo.



LAUGARREN JARDUERA:

Bilatu ezazue zuek gustuko dituzuen komikiak interneten.

Informazioa bilatzen:
Interneten bilaketa egiteko gehien erabiltzen dugun tresna “google” bilatzailea izaten da. Bertan zuek aukeratutako komikian izena jarriz gero, seguruenik lehenengo emaitza wikipedia izango da.

Wikipediak informazio asko eta gehienetan zuzena ematen digu. Baina, informazioa ez da hor amaitzen. Hainbat lekutan topa dezakegu guk nahi dugun gaiari buruzko informazioa.
Alabaina, kontuan hartu ordenagailuak ez digula guk behar dugun informazioa eta guk behar dugun moduan emango. Informazioa irakurri, interesgarria dena azpimarratu edo kopiatu, orriak eskaintzen dituen estekak sakatu eta arakatu egin beharko dugu behar dugun informazioa eskuratzeko.
Beste zenbaitetan informazio hori beste hizkuntza batzuetan aurkituko dugu. Kontuan hartu gazteleraz idatziak dauden web orriak gehiago direla euskaraz idatziak daudenak baino. Kasu horretan zer? “Google traslator” edo antzeko bat erabiltzea izan daiteke. Baina, gehienetan itzulpen txarrak dira. Esaldia ulertzen ez duen makina batek egiten du hitzez hitz itzultzen. Ez du esanahia ulertzen. Guk askoz hobeto egin dezakegu. Eta, ulertzen ez ditugun hitzentzat hiztegia dugu.
Suertatu dakigukeen beste arazo bat, ezer ere ez topatzea da. Hau da, guk bilatu nahi dugun hitza orri bateko bilatzailean jarri eta ez du ezer topatzen. Ez dago ezer? Ez da beti horrela. Baliteke beste modu batean bilatu behar izatea. 

BOSTGARREN JARDUERA:

Informazioa antolatu eta komunikatu.

Dagoeneko, aukera duzuen komikiari buruzko informazio asko pilatu duzue. Orain, informazio hori zuen artean partekatu eta forma emateko garaia heldu da.
Lehenik eta behin konprobatu gidoiko puntu guztiak erantzuteko moduan zaudetela. Hala ez bada, segi bilatzen. Dena baldin baduzue, pentsatu nola egingo duzuen informazio hori modu argi eta ulergarrian emateko. Informazio hori word formatuan jasotzea egokiena da, behin bukatutakoan gorde eta azkenik gelako arbel digitalean zuek egindako lana ikusteko aukera izango dugu.

Zuen lana ondo azaldu eta nik bideoz grabatuko zaituztet, gero gelako blogera igotzeko. Bertan, nolako artistak zareten ikusteko aukera izango dute, zuen lankideak, gurasoak eta mundu orok!



No hay comentarios:

Publicar un comentario