Saioak hasi aurretik:
1. Lehendabizi, munduko hainbat herrialde aukeratuko ditugu, baita bakoitzean egin, ikusi edo bisitatu daitezkeen 5 edo 6 gauza edo toki.
2. Ondoren, word dokumentu bat egingo dugu, non herrialdearen izena agertzen den. Herrialdean egin daitezkeen jarduera bakoitzeko argazki bat gehituko dugu, bakoitzaren izenarekin.
3. Aditz zerrenda bat prestatuko dugu, ikasleek erabil dezaten.
4. https://tellagami.com/ webgunera joango gara eta ikasleek egin behar dutenaren adibide bat egingo dugu.
Saioetan zehar:
1. Ikasleei sortutako adibidea erakutsiko diegu, baita ondorengo tutoriala ere, programak nola funtzionatzen duen jakin dezaten.
2. Egin behar dutena azalduko diegu, alegia, bikoteka bideo bat sortu beharko dutela, non pertsonai bat diseinatu beharko duten. Pertsonai horren aurkezpena, egin duen bidaiaren azalpena eta lagunak bertara bidaiatzeko gonbidapena idatzi beharko dute. Ondoren, programaren bitartez audio batean grabatu beharko dute.
3. Ikasleak bikoteka jarriko ditugu eta bikote bakoitzari lehen azaldutako dokumentua banatuko diogu, non landu behar duten herrialdea idatzita dagoen. Bertan egokitutako herrialdean dauden toki edo gauza garrantzitsuak agertzen direla azalduko diegu.
4. Toki horien inguruan informazioa bilatu beharko dute eta bakoitzeko esaldi bat egin beharko dute lehenaldian (Past simple). Adibidez: Harbour Bridge zubia gurutzatu nuen Sydney-n ( I crossed the Harbour Bridge in Sydney).
5. Aditz zerrenda bat erakutsiko diegu pantailan, esaldiak lehenaldian egiteko lagungarri bat izan dezaten.
6. Behin sarrera, herrialdean egindako jarduerak eta gonbidapena idatzita dutela, haien ahotsarekin testua grabatzeko eskatuko diegu.
7. Bukatzeko, bikote bakoitzak diseinatutako bideoa erakutsiko die ikaskideei eta denen artean komentatuko dituzte.
Saioak bukatu ondoren:
Saioak nola joan diren aztertuko dugu, ikasleek jarduera gustokoa izan duten ala ez eta erabilgarria izan den landutako hiztegia eta gramatika praktikan jartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario