Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

miércoles, 10 de octubre de 2018

JARDUERAK- M.KARMEN

 "Gu ere mezulariak gara" gaia aurrera eramateko hainbat jarduera egingo ditugu. 

1. JARDUERA.-   BRAINSTORMING eta BIDEOA

Arazo-egoera batetik abiatuta, gutunak landuko ditugu. Behin egoera azalduta eta arazoari nola egingo diogun aurre hitz egin ondoren, Brainstorming bat egingo dugu gutuneei buruz zer dakiten jakiteko. Galderak honakoak izan daitzeke: Ze komunikazio baliabideak ezagutzen dituzu? zer dira gutunak? denak berdinak dira? zer-nolako egitura dituzte?, zertarako balio dute? Jasotzen dituzue gutunak?, bidaltzen dituzue gutunak?...


Behin gaian satuta, bideo bat ikusiko dugu. 



Bukatzeko, denon artean bideoari buruz hitz egingo dugu.


2. JARDUERA.-   GUTUNAK AZTERTZEN                                           

1.- Umeek eskolara ekarritako gutunak aztertuko ditugu (Gutun formalak eta informalak)


2.- Arbela digitalean hainbat argazki-gutun jarriko ditugu, desberdintasunak ikusteko eta aztertzeko, hemen bezala. 


3. JARDUERA.   KAHOOT JOLASTEN

  Orain nik egindako Kahoot bat erabiliko dugu errepasatzeko.
  Kahoot-an jolasteko  klikatu  ---  Kahoot - Gutun Informala      


4. JARDUERA.   POWER-POINT eta GUTUNA IDATZI

A.- Lehenengo power-point bat ikusiko dugu, bertan nola idazten diren gutunak birpasatuko dugu      (hasierako eta bukaerako agurrak, data, gorputza, testua, oina, sinadura non jarri, oharrak)




Power-point-a ikusteko hemen klikatu ---  GUTUNAK LANTZEN      

B.- Asko ikasi dugu gutunaren inguruan. Orain bada garaia ikaskideen artean gutun bat idazteko eta korreo arruntaz bidaltzeko. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario