Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

miércoles, 10 de octubre de 2018

JARDUERAK- M.KARMEN

 "Gu ere mezulariak gara" gaia aurrera eramateko hainbat jarduera egingo ditugu. 

1. JARDUERA.-   BRAINSTORMING eta BIDEOA

Arazo-egoera batetik abiatuta, gutunak landuko ditugu. Behin egoera azalduta eta arazoari nola egingo diogun aurre hitz egin ondoren, Brainstorming bat egingo dugu gutuneei buruz zer dakiten jakiteko. Galderak honakoak izan daitzeke: Ze komunikazio baliabideak ezagutzen dituzu? zer dira gutunak? denak berdinak dira? zer-nolako egitura dituzte?, zertarako balio dute? Jasotzen dituzue gutunak?, bidaltzen dituzue gutunak?...


Behin gaian satuta, bideo bat ikusiko dugu. 



Bukatzeko, denon artean bideoari buruz hitz egingo dugu.


2. JARDUERA.-   GUTUNAK AZTERTZEN                                           

1.- Umeek eskolara ekarritako gutunak aztertuko ditugu (Gutun formalak eta informalak)


2.- Arbela digitalean hainbat argazki-gutun jarriko ditugu, desberdintasunak ikusteko eta aztertzeko, hemen bezala. 


3. JARDUERA.   KAHOOT JOLASTEN

  Orain nik egindako Kahoot bat erabiliko dugu errepasatzeko.
  Kahoot-an jolasteko  klikatu  ---  Kahoot - Gutun Informala      


4. JARDUERA.   POWER-POINT eta GUTUNA IDATZI

A.- Lehenengo power-point bat ikusiko dugu, bertan nola idazten diren gutunak birpasatuko dugu      (hasierako eta bukaerako agurrak, data, gorputza, testua, oina, sinadura non jarri, oharrak)




Power-point-a ikusteko hemen klikatu ---  GUTUNAK LANTZEN      

B.- Asko ikasi dugu gutunaren inguruan. Orain bada garaia ikaskideen artean gutun bat idazteko eta korreo arruntaz bidaltzeko. 



martes, 9 de octubre de 2018

JARDUERA 1

Gaztelanian, lehen hezkuntzan adjetiboa lantzen hasten ari garenean Youtubeko bideo hau oso aproposa da.
Klase magistralak egin beharrean, bideoa ipini dezakegu eta horrela beraientzako askoz erakargarriagoa izan daiteke. Gelan erabiltzeko proposamen bat hau izan daiteke: Lehenengo, ikasleak adjetiboaren inguruan dituzten aurreiritziak adieraziko dituzte, ondoren, bideoa ipini eta beraien konklusioak atera ditzatela. Azkenik, liburuko hainbat jarduerak egin abjetiboa ondo barneratu duten ala ez ikusteko.                                                                                         



lunes, 8 de octubre de 2018

Jarduera (2) Leire

2. jarduera HIZKI ZOPA

Hizki zopa osatu beharko dute ondorengo bi baliabide hauek erabilita:

https://www.voki.com/site/create 

http://puzzlemaker.discoveryeducation.com/WordSearchSetupForm.asp 

Lehenik hizki zoparen gaia pentsatu beharko dute. Ondoren, gaia horren inguruko hainbat hitz zerrendatu. Hitz horiekin, "puzzlemaker"-en hizki zopa sortu. 

Geroago, "Voki" baliabidea erabiliz, hizki horiek paperean zerrendatuta izan ordez, Voki-n idatzi eta bertan hitz horien entzumena sortuko dute.
Azkenik, jolasa gelakoei aurkeztuko die. Hizki zopak paperean banatu eta Voki-n sortutako entzumenaren laguntzaz gelakide guztien artean hizki zopa osatu beharko dute. Taldeka egin daiteke, zailtasun mailaren arabera.

Jarduera (1) Leire

1.jarduera:  Animal description


Animaliak deskribatzeko "switchzzo" erabiliko dugu. Lehenik bere erabilera azalduko diegu tutorial baten bitartez.


Ondoren, animaliei dagozkien adjetibo zerrenda egingo dute taldeka. Denon artean, zerrenda haundituko dugu esanahia argituz behar den neurrian.
Denon artean, eta arbel digitala erabiliz, animali bat asmatuko dugu eta baita bere deskribapena egin ere.
Jarraian, binaka beraien animalia sortu beharko dute.
Azkenik, gelan aurkezpenak egingo ditugu iritziak emanez.

Motibazio baliabide digitalak: Leire

MOTIBATZEKO BALIABIDE DIGITALAK (English)

 https://www.voki.com/site/create (Ahoskera lantzeko)
 VOKI
 https://switchzoo.com/ (Asmatutaako animalien deskribapenak egiteko)  switchzoo bilaketarekin bat datozen irudiak
  https://www.bbcgoodfood.com/recipes/collection/kids-cooking (Errezetak )bbcgoodfood bilaketarekin bat datozen irudiak
 https://www.theoworlds.com/christmas/ (Eguberritako postala sortzeko)https://www.theoworlds.com/christmas bilaketarekin bat datozen irudiak
http://puzzlemaker.discoveryeducation.com/WordSearchSetupForm.asp (denborapasa sortzeko-hizki zopa)





 https://www.toolsforeducators.com/crossword/crosswordmaker.php?p=&to=1 (denborapasa sortzeko- kruzigrama)
https://www.toolsforeducators.com/crossword/crosswordmaker.php?p=&to=1 bilaketarekin bat datozen irudiak

AURKEZPENA: Leire

Kaixo denoi! Nire izena Leire da eta Ingeleseko irakaslea naiz. Oraingo ikastetxean tutore eta jangelako arduradun ere banaiz. Atzerriko hizkuntzako espezialista izanik HH eta LHn eman izan ditut klaseak Oraingo ikastetxea txikia izanik, maila guztietan ematen dut. Teknologiei dagokienez, geroz eta gehiago erabiltzen dira geletan motibazioa, dinamika etabar direla eta. Batzuetan teknologia azkarregi doala ere sentitzen dut eta ni behintzat hortxe noala, hala moduan, atzetik segika! Nire saioetan arbel digitala erabiltzen dut baita zenbait aplikazio ere. Horretaz gain, oraingo ikastetxean bazegoen dagoeneko ingeleseko blog bat, baina nik blogen inguruan ezer gutxi nekien. Zertxobait saltseatuz eta lankide baten laguntzari esker, duela 2 ikasturte, blogaren antolakuntza zertxobait hobetu genuen baina berriz ere nere menpe geratu zen. Ondorioz, horri bultzada bat emateko asmoz, ikastaro hontan parte hartzea erabaki nuen.

domingo, 7 de octubre de 2018

2.Jarduera: ¡Creando un cuento!


Kasu honetan, hurrengo link-ean agertzen diren jokoak umeek ipuinak asmatzeko balio dute.


Lehenik eta behin, ipuina zeri buruzkoa izango den aukeratu behar dute: cuento de fantasmas, cuentos de aventuras…

Ondoren, bertan klikatu eta ariketa ezberdinak egin beharko dituzte, ipuinaren nondik norakoak aukeratzen joateko.

Behin, aukeratuta daukatenean Driven idazten hasiko dira. Amaitu eta zuzenduta dagoenean, PowerPoint batean idatziko dute irudiak edo marrazkiak gehituz, proiektuari amaiera emateko ikasgelaren aurrean asmatutako ipuina kontatuko dute.