Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

domingo, 30 de septiembre de 2018

Euskara gelarako 1. jarduera

1.-Euskara ikasgelan lantzeko 1.jarduera

a) Euskal Herrian Euskaraz abestia entzungo dugu.

 
 b) Bakoitzak TESTU dokumentu batean ondorengo galderei erantzungo die.

  1. Zertarako da garaia?
  1. Zer egin behar da hizkuntzak har dezan arnas? 
  1. Hitz egiten ez bada, zer egin beharko genuke?
  1. Zergatik ez dugu gure arima hiltzen utziko? 
  1. Zer beharko nuke plazara irteteko?
  1. Zein da kantaren mezua bi hitzetan?
Kantuak zuregan sortzen azaleratzen diputen sentimenduen inguruan idatzi eta argazki bat lortu edo egin.
c) Word dokumentu batean eta igo ikasgelako DRIVEra EHE karpetara ondoren adierazten den moduan testua galdetegia karpetan eta argazkia, argazkiak dioen karpetan, bilduma bat egiteko asmoarekin.


Euskara gelarako 2. jarduera

2. Euskara gelarako 2. jarduera
a) Aditzak lantzeko hurrengo ariketan, dauden hutsuneak beteko ditugu

 IZARREN HAUTSA


Izarren hautsa egun batean bilakatu _________bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait ____________ gu ernai.
Eta horrela bizitzen _________ sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana eginaz _________ aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik __________.

Gizonak ________inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi __________eta hori ___________ bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ____________, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza ____________: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez ____________ongi ahi __________euketzea zein ______ ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi _________ gizona.
Gu ere zerbait ba __________ eta ___________ tokitik hemendik bertan
saia ___________ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ___________ enbor beretik sortuko _________ besteak,
burruka hortan iraungo _______________ zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen ___________ : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko _______________.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo ____________urduri;
guztian lana guztien esku jasoko _________ sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik __________,
lotuko ___________ gogor ta hestu haz ez ____________ gizonen gain.
 b) Zalantzak izatekotan kontsultatu ezazu ondorengo aplikazioa
c) Behin amaituta, zuzendu letra ondorengo esteka aztertuaz eta ez ulertzen ez dituzun hitzak kontsulta itzazu hiztegian.
d) Kantatu ezazu eta disfrutatu kantuarekin.
 

Ikasleak motibatzeko baliabide digitalak

Hauek dira ikasleak motibatzeko ezagutzen ditudan baliabide digitalak:



Aurkezpena : Isabel



Aupa!

Ni Isabel naiz. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz. Aurten Lehen Hezkuntzako 3.mailako tutorea naiz eta horregatik arlo guztiak ematen ditut.

Teknologia berriak gustoko ditut, baina ez naiz oso trebea eta batzuetan denbora asko behar dut baliabide berri bat erabili ahal izateko.

Ikastaro honetan gelako jardueretan txertatzeko baliabide berriak ezagutzen eta erabiltzen ikastea espero dut.

sábado, 29 de septiembre de 2018

Ikasleak motibatzeko baliabide digitalak

Hona hemen ikasleak motibatzeko ezagutzen ditudan baliabide digitalak




Aurkezpena: Maialen


Kaixo guztioi !

Nire izena Maialen da eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, 4.mailako tutorea hain zuzen ere. Hala ere, Haur Hezkuntzan ere aritu naiz. 

Kurtso honetan apuntatu nintzen izan ere, nire ikaskide bakoitzak aurten Croombook bat dutelako, eta IKT mundua gustukoa badut ere, ez ditut ia aplikazio eta baliabide motibagarriak ezagutzen. Horregatik zuen laguntza behar dut!

Eskerrik asko.

jueves, 27 de septiembre de 2018

JARDUERAK



1.JARDUERA


Eskolako egunkaria sortzen.

1.- Ikasleei  albistea idazteko txantiloia helaraziko zaie, bakoitzak duen posta elektronikoaren bidez.




2.- Ikasleek albiste bat asmatuko dute eta irudi bat txertatuko dute, albistearekin zerikusia duena.






3.- Albistea  bukatuta dagoenean, Google Drive-n gordeko dute.


4.- Behin Google Drive-ra igota, gure gelakideekin eta irakaslearekin partekatuko dugu egindakoa, eta aldi berean, beste ikasleak ere gauza bera egingo dute, guztiok, guztion albisteak ikus ahal izateko.


5.- Guztiak eginda daudenean, imprimatu eta enkuadernatuko ditugu, eta prest izango dugu irakurri ahal izateko.




2.JARDUERA

Kahoot bidez, hiztegia lantzen ikasleekin.










JARDUERA 2: Festivals around the world (WRIITNG TASK)


JARDUERA 1: English Idioms

Jarduera honetan ikasleek klasean landutako idioms praktikan jarriko dituzte. Ikasleek meme bat sortuko dute ikasitako esaera bat erabiliz. Horretarako bideo bat igoko dut, zeinetan azaltzen den nola sortu meme bat, eta ondoren argazki bat igoko dut adibide gisa. Hauxe da bideoa:


Ondorengo hau da adibidea:



miércoles, 26 de septiembre de 2018

Euskara lantzeko baliabideak

Umeek asteko egunak ikasteko abestia:
 https://www.youtube.com/watch?v=1w7_ixrQkKQ




Ipuinak 1.mailako umeekin lantzeko: 
https://vimeo.com/album/195440?cjevent=f5c52838c1b411e8809000df0a18050b

Aurkezpena Zuriñe

Kaixo!☺☻
Zuriñe naiz, Lehen Hezkuntzako 1.mailako tutorea. 

Nire eskolan ez dira asko erabiltzen teknologia berriak, eta uste dut oso garrantzitsuak direla bizi garen garaia kontuan hartzen badugu. Umeak konpetenteak izan behar dira teknologia berriak erabiltzen (informazio baliogarria bilatu, programa desberdinak erabili, informazioa kudeatu, teknologiak ekar ditzakeen desabantailez ohartu...), eta haiek izateko, gu, irakasleok konpetenteak izan behar gara. Honengatik kurtso hau egitea erabaki nuen. 

Baliabide digitalak mundu osora irekita dauden leihoak dira. 

Ondo izan.

Motibatzeko baliabide digitalak (Ingelesa)

Ipuinak irakurri edota sortzeko: https://storybird.com/

Abestiak (hiztegia lantzeko): https://www.youtube.com/user/SuperSimpleSongs

Jolas interaktiboak (Haur Hezkuntzarako, batez ere): https://global.cbeebies.com/





Aurkezpena: Jessica

Kaixo!
Ni Jessica naiz, ingeleseko irakasleak naiz Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako  1., 2., eta 3. mailetan. Ingelesa asko gustatzen zait eta, gaur egun, hizkuntza hau menperatzea behar beharrezkoa dela uste dut.

Ingelesa lantzeko baliabide teknologiko anitzak aurki ditzakegu, oso eraginkorrak izan daitezkeenak, alde batetik, gure ikasleak motibatzeko, eta, bestetik, hizkuntzaren irakaste-ikaste prozesua eraginkorragoa bihurtzeko.

martes, 25 de septiembre de 2018

Motibazio baliabideak


Hona hemen Lehen Hezkuntzako ikasleekin erabiltzeko zenbait baliabide:
 
- https://www.youtube.com/watch?v=3neBijGs14M&list=PLh8dz8nwlmF10CSxgRj9qrpitorR1NAnd
 
- http://jolasak.eu/
 
- http://hitziki.onoff.es/
 
 
Mugikorretan deskargatzeko baliabideak euskaraz:
 
- http://eranafarroa.eus/app-ak-euskaraz-jolastu-eta-ikasi-eskutik-helduta/
 
- http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/haurrentzako-euskarazko-50-aplikazioen-bilduma-jolastuz-ikasiz/

Aurkezpena: Irati


Aupa!
Nire izena Irati da eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, 2.mailakoa tutorea hain zuzen ere. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan egin izan dut beti lan, bertako irakasgai desberdinak emanez.

Teknologien mundua gustuko dut eta gaur egungo gizartean duten pisu eta garrantziaz jabeturik, hauen inguruan gehiago ikastea eta ondoren praktikan jartzea da nire asmoa. Horregatik, eta blogak oso tresna baliagarriak iruditzen zaizkidanez, hauen inguruan gehiago sakontzeko aukeratu dut ikastaro hau.


Motibatzeko baliabide digitalak


Hona hemen motibazioa lantzeko baliabide interesgarri batzuk:

          




lunes, 24 de septiembre de 2018

Motibazio baliabideak euskara lantzeko

Gaurko hitza 

Hitzpasa

Jolasak

Euskalplay

Kantuek zer diote?
1) Txikienentzat
Maite zaitut

2) Nagusiagoentzat
Negua joan da

Aurkezpena: Koro

Kaixo:
 Ni Koro de la Fuente naiz, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako tutorea naiz eta aurten nire konpetentzia digitala maila hobetzeko eta ikasleekin lantzeko helburuarekin blogen ikastaroan parte hartzea erabaki dut bigarren edo hirugarren hiruhilabetean haurrekin lantzeko helburuarekin.

 IKTak gure ikasleen bzitzako zati bat den moduan, gure ikskuntza prozesuan barneratu beharra dugu eta hau horrela izanik, tresna menderatzeko asmoarekin hemen nago hauek ikasteko prest.

Mila esker.

Motibazio baliabide digitala

Hona hemen gaztelania lantzeko hainbat baliabide digitalak: 


Aurkezpena: Sara

kaixo denei!
Nire izena Sara da, lehen hezkuntzan lan egiten dut, hainbat funtzio eginez: Pt-a, lehen hezkuntzako tutorea, HIPI-a eta aholkualaria. Aurten lehen zikloan nago lanean, amara berri sistema metodologia erabiltzen dute eskola honetan eta lehenengo eta bigarren mailakoekin nago taldeak elkartzen direlako.
Ikastaro honetara apuntatu naiz, gure erronka delako egunero errealitatearekin bat egotea, beraz, gure ikasleak dituzten interesei egokitu behar gara IKT-ak bere ikaskuntza akademikoan barneratuz. Horregatik nahi nuen jakin oso ondo nola egiten den Blog bat.
Etiketa: aurkezpenak

domingo, 23 de septiembre de 2018

Motibatzeko baliabide digitalak ingeleserako

Ondorengo hauek ikasleak motibatzeko baliabide digital batzuk dira.





http://www.bbc.co.uk/learningenglish/english/
 (Ingelesa lantzeko ariketak: tongue twisters, videos, English jokes, poems, ...)


 https://www.voki.com/site/create
(Ahozkotasuna eta idazmena lantzeko modu dibertigarri batean)










https://es.educaplay.com/
(Joko desberdinen bitartez ingelesa lantzeko aplikazioa)

Aurkezpena: Oihane

Nire izena Oihane da. Bigarren Hezkuntzako irakaslea naiz, hain zuzen ere, ingeleseko irakaslea. Hala ere, orain arte hainbat ikasgai irakatsi ditut, hala nola, frantsesa, balio etikoak, eta baita plastika ere. Batez ere bigarren hezkuntzan aritu naiz, baina Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan ere lan egin dut.

Ez naiz oso trebea teknologia berriekin, hori dela eta apuntatu nintzen ikastaro honetara. Izan ere, uste dut baliabide digitalek klasea dinamikoa egiten laguntzen dutela, ikasleak ahalduntzen ditugula eta askotan lana erraztu dezaketela berauek erabiltzen badakigu. Esan bezala, ez naiz tresna hauekin oso jaioa, baina pixkanaka gutxi batzuk txertatzen hasi naiz nire klaseetan.