Lehenbizi, nire burua aurkeztuko dut.
Nire izena Nerea Zubizarreta da, informatikan ingenieria naiz eta "Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza" profesionaltasun-ziurtagiria daukat.
Azken 10 urteetan Prest_Gara ikastaroak antolatzen, kudeatzen, tutorizatzen eta dinamitzaten nabil eta 50 ikastaro baino gehiagotan parte hartu izan dut. Beraz, irakasleen prestakuntzan experientzia badut.
Bestalde, ikastaroaren helburuak eta blogaren helburuak errepikatu nahi nituzke:
IKASTAROAREN HELBURUAK
- Hizkuntza saioetan blogek eskaintzen dituzten aukera didaktikoak ezagutzea
- Bloga sortzen eta kudeatzen ikastea..
- Gelarako oinarrizko jarduerak garatzea irudi eta bideoak erabiliz.
- Ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.
BLOGAREN HELBURUAK
- Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.
AURKEZPENA
ResponderEliminarKaixo, Rosa naiz. Ingelesa irakasten dut 2.Hezkuntzan eta baliabide desberdinak erabiltzea gustatzen zait.
Zeregin honetan, 1.zikloko ikasleek ikasiko dute nola egiten den errezeta bat ingelesez era desberdin batean. Espero dut gustatuko zaizuela
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar1. JARDUERA - MOTIBAZIO GISA
ResponderEliminar“Let’s cook!”
1. zikloko 2. hezkuntzako ikasleei askotan kostatzen zaie idazkera batzuk lantzea ingelesez, adibidez, errezeta bat sortzen. Idazkera guztiak bezala, honek ere ezaugarri berezi batzuk dauzka; jarduera honekin ikasiko dituzte eta oso ondo pasatuko dira errezeta lantzen. Zorte pixka batekin, institutuko jantokian beharbada saiatu ahal izango dute era praktikan egiten.
Lehenengo pausoa izango da azalpen txiki bat haiek jakiteko zer egingo dugun. Hiztegia lantzeko irudi fitxa batzuk erabiliko ditugu eta aditz mota, esaldi mota eta errezeta nola antolatzen ikasteko bideo bat erabiliko dugu (motibazio_gisa):
1. Hiztegia lantzeko erabiliko ditugu fitxa batzuk. Hemen ipiniko ditut bi: https://www.google.es/url?sa=i&source=images&cd=&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjo9dq19bfeAhVBqxoKHYgdCMcQjB16BAgBEAQ&url=https%3A%2F%2Fwww.liveworksheets.com%2Fworksheets%2Fen%2FEnglish_as_a_Second_Language_(ESL)%2FThe_food&psig=AOvVaw0Q4lRigu5dtZKQscM5l1y7&ust=1541323864619274
Liveworksheets.com web orrialdetik hartutako irudia
https://www.twinkl.co.uk/resource/t-t-26834-cooking-utensils-word-mat
2. Eta gero, bideo hau ikusiko dugu nola landu behar duten ikasteko:
https://www.youtube.com/watch?v=y3_eOa5omRE
2. JARDUERA
ResponderEliminarLET’S COOK! - PROIEKTUA SORTZEN
Behin gure ikasleek elikagai hiztegia eta erabili behar duten aditz eta esaldi motak ikasi duten, binaka idatziko dute haien errezeta Google Docs –en. Irakasleari bidaliko die idatzia irakasleak akatsak zuzentzeko.
Gero bi aukera edukiko dute: Power Point bat egitea haiek aukeratutako irudiak eta diseinua erabiltzen eta idatzitako errezeta azaltzen; edo bideo bat sortu ahal dute www.mysimpleshow.com erabiltzen.
Nik sortutako bideo bat mysimpleshow erabiltzen erakutsiko diet, eta gero haiek egingo dute haiena. Nirea hauxe da: https://website.mysimpleshow.com/#!/edit/EqVdkoZWRE/publish
Normalean, ikasle guztiek Power Point erabiltzen dute arazorik gabe, baina ziur aski ez dute inoiz erabili mysimpleshow. Azalduko diet nola erabiltzen den:
1. Erregistratu behar dira ikasle bezala
2. Hasieran, bideo bat ikusiko dute nola erabiltzen den jakiteko
3. Idatzita daukaten errezeta, pausoka kopiatuko dute web orriak ematen duen lekuan hori egiteko. Titulua, pausoak, eta abar, egingo dute web orriak azalpenak jarraitzen.
4. Behin dena idatzita dagoen, “bring your script to life”, hau da, bideoa sortu, eskatzen du programak. Hor, errezetako pausoak jarraitzen, irudiak aukeratuko dituzte, adibidez, osagaietako irudiak.
5.Gero, ahotsa ipiniko diote bideoari. Badaude aukera batzuk baina bakarrik bat dohainik da; noski hori izango da erabiliko dutena.
6. Bideoaren pauso guztiak eginda daudenean, “finalize video”, hau da, bukatu bideoa sakatu behar dute. Denbora pixka bat hartzen du eta jadanik bideoa eginda dago.
7. Denok zinemara! Ikasle guztiek haien proiektua bukatuta daukatenean, denok ikusiko ditugu bideo guztiak.
Ziur nago aktibitate hau asko gustatuko zaiela!