Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

sábado, 6 de octubre de 2018

2. jarduera

CLASSROOM ACTIONS

Ikasleek gelan egiten diren eguneroko jardueren hiztegia (margotu, errepasatu, abestu, jolastu, lagundu, eseri, entzun...) landuko dute ondorengo jokuen bidez. Hitza entzun eta dagokion irudiarekin lotu beharko dute.

Bikoteka ordenagailuaren bitartez edota txandaka arbela digitalaren bitartez egin dezakete.

https://learnenglishkids.britishcouncil.org/en/word-games/classroom-actions-1

https://learnenglishkids.britishcouncil.org/en/word-games/classroom-actions-2


1go jarduera

TRAVELLING AROUND THE WORLD

Saioak hasi aurretik:

1. Lehendabizi, munduko hainbat herrialde aukeratuko ditugu, baita bakoitzean egin, ikusi edo bisitatu daitezkeen 5 edo 6 gauza edo toki.

2. Ondoren, word dokumentu bat egingo dugu, non herrialdearen izena agertzen den. Herrialdean egin daitezkeen jarduera bakoitzeko argazki bat gehituko dugu, bakoitzaren izenarekin.

3. Aditz zerrenda bat prestatuko dugu, ikasleek erabil dezaten.

4. https://tellagami.com/ webgunera joango gara eta ikasleek egin behar dutenaren adibide bat egingo dugu.

Saioetan zehar:

1. Ikasleei sortutako adibidea erakutsiko diegu, baita ondorengo tutoriala ere, programak nola funtzionatzen duen jakin dezaten.



2. Egin behar dutena azalduko diegu, alegia, bikoteka bideo bat sortu beharko dutela, non pertsonai bat diseinatu beharko duten. Pertsonai horren aurkezpena, egin duen bidaiaren azalpena eta lagunak bertara bidaiatzeko gonbidapena idatzi beharko dute. Ondoren, programaren bitartez audio batean grabatu beharko dute.

3. Ikasleak bikoteka jarriko ditugu eta bikote bakoitzari lehen azaldutako dokumentua banatuko diogu, non landu behar duten herrialdea idatzita dagoen. Bertan egokitutako herrialdean dauden toki edo gauza garrantzitsuak agertzen direla azalduko diegu.

4. Toki horien inguruan informazioa bilatu beharko dute eta bakoitzeko esaldi bat egin beharko dute lehenaldian (Past simple). Adibidez: Harbour Bridge zubia gurutzatu nuen Sydney-n ( I crossed the Harbour Bridge in Sydney).

5. Aditz zerrenda bat erakutsiko diegu pantailan,  esaldiak lehenaldian egiteko lagungarri bat izan dezaten.

6. Behin sarrera, herrialdean egindako jarduerak eta gonbidapena idatzita dutela, haien ahotsarekin testua grabatzeko eskatuko diegu.

7. Bukatzeko, bikote bakoitzak diseinatutako bideoa erakutsiko die ikaskideei eta denen artean komentatuko dituzte.

Saioak bukatu ondoren:

Saioak nola joan diren aztertuko dugu, ikasleek jarduera gustokoa izan duten ala ez eta erabilgarria izan den landutako hiztegia eta gramatika praktikan jartzeko.

jueves, 4 de octubre de 2018

MOTIBATZEKO BALIABIDE DIGITALAK. M.Karmen

Hona hemen ikasleak motibatzeko ezagutzen ditudan baliabide digitalak:

EUSKARA lantzeko hainbat jolasa:

http://www.jolasak.eus/

http://euskalplay.azkuefundazioa.org/

http://hitziki.onoff.es/

 1. zikloa   http://jolastenikastenhbo.blogspot.com/search/label/EUSKARA-1.zikloa

2. zikloa    http://jolastenikastenhbo.blogspot.com/search/label/EUSKARA-2.zikloa

3. zikloa    http://jolastenikastenhbo.blogspot.com/search/label/EUSKARA-3.zikloa

Ipuinak ikusteko eta entzuteko   https://vimeo.com/album/195440

GAZTELANIA lantzeko hainbat jolasa:

Mailaka ( 1.LH-tik 6.L.H-ra )  hainbat aspektu lantzeko -Ortografia- vocabulario- gramática- comprensión lectora- lectoescritura- sinónimos/antónimos y abecedario.

https://juegosinfantiles.bosquedefantasias.com/lengua-literatura

1. zikloa    http://jolastenikastenhbo.blogspot.com/search/label/CASTELLANO-1.zikloa

2. zikloa    http://jolastenikastenhbo.blogspot.com/search/label/CASTELLANO-2.zikloa

3. zikloa     http://jolastenikastenhbo.blogspot.com/search/label/CASTELLANO-3.zikloa

Ipuinak entzuteko  https://www.mundoprimaria.com/cuentos-infantiles-cortos/audiocuentos-infantiles

Ipuinak sortzeko baliabidea  https://www.tangiblefun.com/cuentame-aprender-creando-juegos-y-cuentos-digitales/

     Orokorrean online jolas asko aurkitu ditzakegu eginda, beste batzuetan, guk geuk, sortu ditzakegu. Nik erabili ditudan jolasak sortzeko baliabideak hauek dira:

https://es.educaplay.com/

https://kahoot.com/welcomeback/


AURKEZPENA- M.KARMEN

kaixoooo guztiei !!

      Nire izena M.Karmen da, Lehen hezkuntzako irakaslea naiz. Lehen hezkuntzan nahiz Bigarren hezkuntzan aritu naiz lanean eta hainbat postuetan: PT, laguntzaile, irakurketa- idazketa prozesu indarketa, baloreak, arte hezkuntza, tutore... Orokorrean L.H-ko 2. eta 3. zikloan lana egin dut. Aurten, ordez, 1.zikloa, 1. mailan, hain zuzen ere.

     Aitortu behar dut nahiko berria naizela Teknologien munduan eta ez ditudala ondo menperatzen. Hori dela eta, animatu nintzen ikastaro honetan izena ematera. Izan ere, gaur egun, Teknologi Berriei esker, klaseak erakargarriagoak eta dinamikoagoak izan daitezke, eta bide batez, motibagarriagoak ere bai.

     Heziberrik dioenez, gure umeak konpetenteak izan behar dira Teknologi Berrietan, eta gu, irakasleok, ere bai. Noski baietz !!! Hau dela eta, ikastaro honetan parte hartzea erabaki nuen; batetik, gai honen inguruan eta blog bat nola sortzen den ikasteko; bestetik, klaseetan praktikan jartzeko.


Aurkezpena: Mirelur

Kaixo guztioi:
Ni Mirelur naiz. Bigarren Hezkuntzako euskarako irakaslea, aurten DBHko 3. eta 4. mailetan euskara irakasten ari naiz.
Baliabide digitalaren mundua beti gustatu zait, baina oraindik ez dakit blogak eta baliabide horiek sortzen. Hala eta guztiz ere, ezagutzen ditudan baliabide batzuk erabiltzen ditut.

miércoles, 3 de octubre de 2018

Aurkezpena: Ainhoa

Kaixo ni Ainhoa naiz. Musikako irakaslea naiz, baina aurten musika irakasgaia emateaz gain, HH 4-5 urteko gelako tutorea naiz.

Gustuko ditut baliabide digitalak, baina ez naiz oso trebea blogak, edota baliabide digitalak sortzen. Nahiago izaten dut inork sortutakoa erabiltzea.



martes, 2 de octubre de 2018

Jarduerak

EUSKARAREN INGURUKO LANAREN GIDOIA ETA AZALPENAK

Lantzen ari garen Euskarako unitatean hainbat gai landu ditugu. Horietako bat gramatika izan da. 
Lantzen ari garen unitate honen azken ekoizpen gisa ikerketa lan bat proposatu nahi dizuet.
Ikerketa horretan euskararen buruzko lantxo bat osatu beharko duzue: euskarazko testu bati buruzko informazioa bildu, antolatu eta komunikatu.
Lana egiteko, internetek eskaintzen dizkigun informazio iturri desberdinak erabiliko  ditugu. Antolatzeko word artxibo bat sortuko duzue eta, nik emandako gidoia osatu. Azkenik, egin duzuen lana grabatuko zaizue eta eskolako blogera igoko dugu, zuek egindako lana guztiek ikus dezaten


Has gaitezen bada:

LEHENENGOKO JARDUERA:

1.Lehengo sortutako taldeetan jarri eta taldearen Gmailera joan, han nik bidalitako mezua zabaldu eta Drive eskegitako lan hau zabaldu beharko duzue. Bertan lan hau zabaldu eta guztia antolatu.

2.Esteka bat izango duzue, eta helbide horretan kuxkuxeatu eta komikien atala bilatu behar izango duzue.



3. Aurkitzen duzuenean, komikiak aztertu: Komikia aukeratu, irudiak ikusi eta aztertu egin beharko duzue, horretarako ondo sekuentziatu komikia. 


BIGARREN JARDUERA:

Talde lana denez, talde bakoitzak word orri batean argudiatu beharko duzue, zergatik aukeratu duzuen komiki hori eta ez bestea. Argudiatu ostean, taldeko ardurak banatuko dituzue eta zuen lanean jarriko beharko duzue, bakoitzak zer egin duen. 



HIRUGARREN JARDUERA:

Galdera hauek kopiatu eta erantzun:

KOMIKIA AZTERTZEN:
-Zer gertatzen da komikian?
-Nortzuk dira pertsonaiak?
-Narratzailerik ba al dago?
-Ba al du ezaugarri bereziren bat?
-Non gertatzen da?
-Zerez osatutako dago?

Galderak erantzundakoan, Word orrialdea zuen taldeko izenarekin gorde eta nik zuzentzeko Drivera igo.



LAUGARREN JARDUERA:

Bilatu ezazue zuek gustuko dituzuen komikiak interneten.

Informazioa bilatzen:
Interneten bilaketa egiteko gehien erabiltzen dugun tresna “google” bilatzailea izaten da. Bertan zuek aukeratutako komikian izena jarriz gero, seguruenik lehenengo emaitza wikipedia izango da.

Wikipediak informazio asko eta gehienetan zuzena ematen digu. Baina, informazioa ez da hor amaitzen. Hainbat lekutan topa dezakegu guk nahi dugun gaiari buruzko informazioa.
Alabaina, kontuan hartu ordenagailuak ez digula guk behar dugun informazioa eta guk behar dugun moduan emango. Informazioa irakurri, interesgarria dena azpimarratu edo kopiatu, orriak eskaintzen dituen estekak sakatu eta arakatu egin beharko dugu behar dugun informazioa eskuratzeko.
Beste zenbaitetan informazio hori beste hizkuntza batzuetan aurkituko dugu. Kontuan hartu gazteleraz idatziak dauden web orriak gehiago direla euskaraz idatziak daudenak baino. Kasu horretan zer? “Google traslator” edo antzeko bat erabiltzea izan daiteke. Baina, gehienetan itzulpen txarrak dira. Esaldia ulertzen ez duen makina batek egiten du hitzez hitz itzultzen. Ez du esanahia ulertzen. Guk askoz hobeto egin dezakegu. Eta, ulertzen ez ditugun hitzentzat hiztegia dugu.
Suertatu dakigukeen beste arazo bat, ezer ere ez topatzea da. Hau da, guk bilatu nahi dugun hitza orri bateko bilatzailean jarri eta ez du ezer topatzen. Ez dago ezer? Ez da beti horrela. Baliteke beste modu batean bilatu behar izatea. 

BOSTGARREN JARDUERA:

Informazioa antolatu eta komunikatu.

Dagoeneko, aukera duzuen komikiari buruzko informazio asko pilatu duzue. Orain, informazio hori zuen artean partekatu eta forma emateko garaia heldu da.
Lehenik eta behin konprobatu gidoiko puntu guztiak erantzuteko moduan zaudetela. Hala ez bada, segi bilatzen. Dena baldin baduzue, pentsatu nola egingo duzuen informazio hori modu argi eta ulergarrian emateko. Informazio hori word formatuan jasotzea egokiena da, behin bukatutakoan gorde eta azkenik gelako arbel digitalean zuek egindako lana ikusteko aukera izango dugu.

Zuen lana ondo azaldu eta nik bideoz grabatuko zaituztet, gero gelako blogera igotzeko. Bertan, nolako artistak zareten ikusteko aukera izango dute, zuen lankideak, gurasoak eta mundu orok!