Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

lunes, 5 de noviembre de 2018


JARDUERA 1 (MOTIBAZIO GISA)
“Let’s cook!”

1. zikloko 2. hezkuntzako ikasleei askotan kostatzen zaie idazkera batzuk lantzea ingelesez, adibidez, errezeta bat sortzen. Idazkera guztiak bezala, honek ere ezaugarri berezi batzuk dauzka; jarduera honekin ikasiko dituzte eta oso ondo pasatuko dira errezeta lantzen. Zorte pixka batekin, institutuko jantokian beharbada saiatu ahal izango dute era praktikan egiten.
Lehenengo pausoa izango da azalpen txiki bat haiek jakiteko zer egingo dugun. Hiztegia lantzeko irudi fitxa batzuk erabiliko ditugu eta aditz mota, esaldi mota eta errezeta nola antolatzen ikasteko bideo bat erabiliko dugu (motibazio_gisa):

1. Hiztegia lantzeko erabiliko ditugu fitxa batzuk. Hemen ipiniko ditut bi: 

Interactive worksheet Food and drinks
Irudia web orrialde honetatik hartu dut: https://www.liveworksheets.com/worksheets/en/English_as_a_Second_Language_(ESL)/The_food


Cooking Utensils Word Mat - food, kitchen, cook, baking, preparation, food prep, cookery, instruction writing, recipe writing


2. Eta gero, bideo hau ikusiko dugu nola landu behar duten ikasteko:


No hay comentarios:

Publicar un comentario