Hizkuntza gelarako jarduerak

Helburua: Hizkuntza gelarako jarduerak garatzea eta guztion artean bilduma txiki bat garatzea eta baliabide didaktiko berrien erabilera bultzatzea.

lunes, 5 de noviembre de 2018


JARDUERA  2

LET’S COOK!  

 PROIEKTUA SORTZEN

Behin gure ikasleek elikagai hiztegia eta erabili behar duten aditz eta esaldi motak ikasi duten, binaka idatziko dute haien errezeta Google Docs –en. Irakasleari bidaliko die idatzia irakasleak akatsak zuzentzeko.

Gero bi aukera edukiko dute: Power Point bat egitea haiek aukeratutako irudiak eta diseinua erabiltzen eta idatzitako errezeta azaltzen; edo bideo bat sortu ahal dute www.mysimpleshow.com erabiltzen.

Nik sortutako bideo bat  mysimpleshow erabiltzen erakutsiko diet, eta gero haiek egingo dute haiena. Nirea hauxe da: https://website.mysimpleshow.com/#!/edit/EqVdkoZWRE/publish

Normalean, ikasle guztiek Power Point erabiltzen dute arazorik gabe, baina ziur aski ez dute inoiz erabili mysimpleshow. Azalduko diet nola erabiltzen den:

1. Erregistratu behar dira ikasle bezala
2. Hasieran, bideo bat ikusiko dute nola erabiltzen den jakiteko
3. Idatzita daukaten errezeta, pausoka kopiatuko dute web orriak ematen duen lekuan hori egiteko. Titulua, pausoak, eta abar, egingo dute web orriak azalpenak jarraitzen.
4. Behin dena idatzita dagoen, “bring your script to life”, hau da, bideoa sortu, eskatzen du programak. Hor, errezetako pausoak jarraitzen, irudiak aukeratuko dituzte, adibidez, osagaietako irudiak.
5.Gero, ahotsa ipiniko diote bideoari. Badaude aukera batzuk baina bakarrik bat dohainik da; noski hori izango da erabiliko dutena.
6. Bideoaren pauso guztiak eginda daudenean, “finalize video”, hau da, bukatu bideoa sakatu behar dute. Denbora pixka bat hartzen du eta jadanik bideoa eginda dago.
7. Denok zinemara! Ikasle guztiek haien proiektua bukatuta daukatenean, denok ikusiko ditugu bideo guztiak.

Ziur nago aktibitate hau asko gustatuko zaiela!






No hay comentarios:

Publicar un comentario